Hiri-udalekuak 2023 Euskadin (Bideoa)

Euskadin pobrezia eta gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden 372 haur ari dira parte hartzen Save the Childrenen udalekuetan Barakaldon, Bilbon eta Gasteizen. Ekainaren 26tik uztailaren 21era bitartean, kirol, aisialdi eta kulturaren esparruetako hainbat jardueratan parte hartuko dute modu osasuntsu batean.

Egoera zaurgarrienean dauden haurrek gainerako haurren aukera berak izango dituztela eta egunean behin behintzat janari osasungarria jan ahal izango dutela bermatu nahi du Save the Childrenek; eta aukera hori bermatzeko eskatu die instituzioei, aisialdiko, errefortzuko eta denbora libreko jardueretan lekua emanez eta ekipamendu eta garraioetarako laguntzak emanez uda garaian ere. Gainera, gizarte eta hezkuntzako jarduerek errazagoa egiten dute familia-kontziliazioa, eta haurrak etxean bakarrik geratzea saihesten dute.