CRIA Barakaldo juego que te toca

Migrazioari buruz hausnartzen

2023ko ekainean, Familien Astea

Urtero, ikasturtea amaitu ondoren eta udalekuak hasi baino egun batzuk lehenago Familien Astea ospatzen dugu Barakaldoko Haur eta Nerabeentzako Baliabide Zentroan. Familian aisialdirako guneak sortzea helburu duten hainbat jarduera antolatzen ditugu, tutoreen eta haurren arteko loturak indartzeko. Aurten haurrekiko migrazio-prozesuei buruz hausnartu nahi izan dugu, eta horretarako Matiz elkartearen “El juego que te T’oca” ("Zuri dagokizun jolasa") antzara-joko berezia erabili dugu.

Taula erraldoia da, eta parte hartzen duten neska-mutil guztiek modu aktiboan parte hartzeko aukera ematen du. Jolasaren parte bat  fitxarena egiten. Izaera ludikoko material didaktiko bat, etorkinek beren jatorrizko herrialdeak uzten dituztenetik gizarte hartzaileetan eskubide eta aukera berdintasunean benetan gizarteratzea lortzen duten arte jasaten dituzten zailtasunak bizitzeko garatua.

Espazio ludiko horri esker, alde batetik, gure zentroan parte hartzen duten familia migratzaileak ulertuak sentitu ziren, eta, beste aldetik, haurrek pixka bat gehiago ikasi zuten gai horri buruz. Hona hemen jardueraren argazki batzuk: