Zer moduzko eguna izan duzu? Gida

Guraso garen aldetik, asko kezkatu ohi gaitu gure seme-alaben osasunak. Inguru osasungarrietan haz daitezen nahi dugu, haien elikadura zaintzen dugu, jantzi eta babestu egiten ditugu hotza iristean, edo medikuarengana jotzen dugu gaixotzen direnean. Zaintzen al dugu, ordea, haien osasun mental eta emozionala?

Haurtzaroa eta nerabezaroa funtsezko etapak dira, eta aldaketa ugari gertatzen dira etapa horietan; gainera, aldaketa horiek beren arrastoa utziko dute helduarora iristen direnean.

Horregatik, guraso garen aldetik, ezinbestekoa dugu semealabei laguntzea, ingurune seguruak eskainiz, inguru horietan komunikazioak, errespetuak, konfiantzak eta harreman afektiboek oinarri sendoa osa dezaten. Zailtasunei aurre egiteko beharrezkoak diren tresnak jarri behar dizkiegu eskura, eta laguntza behar dutenean eskatzen irakatsi behar diegu.

Gida honen bidez, modu xume batean zuen semealaben kezka-iturriak ulertzen lagundu nahi dizuegu gurasoei, eta osasun mentalaren gaiari heltzeko lagungarriak izan daitezkeen baliabide praktikoak jarri nahi ditugu zuen eskura horretarako, errespetuz eta ikuspegi positibo batetik lan eginez, betiere.

Jaitsi Gida ‘Zer moduzko eguna izan duzu? Gure seme-alaben osasun mental eta emozionalari heltzeko gida:

jaitsi