DEIALDIA- Save the Childrenek eta Eusko Jaurlaritzak "ETXEPE BEREAN" txostena aurkeztuko dute, Euskadin sexu-indarkeriaren biktima diren haur eta nerabeei ematen zaien arretari buruzko azterlana eta Barnahus ereduaren plan pilotuaren hasiera

"Euskadi Barnahus eredurantz: sexu-abusuen biktima diren haur eta nerabeei zuzendutako arreta integrala” jardunaldia

Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailburuak prentsaurrekoan jakinaraziko ditu Barnahus programa pilotuaren xehetasunak. Programa hori Gasteizen bultzatuko da, haurrak indarkeriaren aurrean babesteko Eusko Jaurlaritzak egiten dituen ekimenen barruan. Barnahus eredurako jardunaldian, sexu-indarkeriaren biktima diren neskatoei, haurrei eta nerabeei arreta integrala eskainiko zaie. "Euskadi Barnahus eredurantz: sexu-abusuen biktima diren haur eta nerabeei zuzendutako arreta integrala” jardunaldian, Charo Arranz, Save the Children erakundeko Zuzendariak, sexu-indarkeriaren biktima diren adingabeen egoeraren hainbat alderdi zehaztuko ditu.

Esperientzia pilotuak aukera emango du Arabako hiriburuan gizarte-, osasun-, polizia- eta justizia-zerbitzuak bilduko dituen gune bat izateko, sexu-indarkeriaren biktimei bigarren mailako biktimizazioa murriztuko duen arreta integrala eskaintzeko. Prentsaurrekoan, gainera, Euskadiko Save the Children erakundeko zuzendariak “Etxepe Berean” txostena aurkeztuko du. Bertan, Euskadin sexu-indarkeriaren biktima diren haur eta nerabeei arreta emateko egungo sistema eta Barnahus ereduaren hobekuntza-beharrak eta ekarpenak aztertzen dira.

Jardunaldia 
Prentsaurrekoaren ondoren, Artium Museoko Auditorioan bertan, "Euskadi Barnahus eredurantz: sexu-abusuen biktima diren haur eta nerabeei zuzendutako arreta integrala” jardunaldi teknikoa egingo da, 10: 00etatik 14: 00etara.
Pilar Kaltzada erakundeko presidenteordeak aurkeztutako ekitaldian, Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, Charo Arranz Save the Children Euskadiko zuzendariak, Bragi Gudbrandsson Barnahus ereduaren fundatzaileak eta Nazio Batuen Haurren Eskubideen Batzordeko kidea eta Lide Amilibia Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordeak ere parte hartuko dute.  Gainera, gaian adituak diren hainbat pertsonak hartuko dute parte, hala nola, Ignacio Subijana, EAEko Auzitegi Nagusiko presidentea, eta Iñasi Arruabarrena, EHUko Psikologiako Doktorea eta EHUko ikertzailea.

Noiz? 2021ko azaroaren 12an

Nork? Beatriz Artolazabal, Charo Arranz eta Bragi Gudbrandsson

Non? Artium Museoko Auditorian, K/ Frantzia, 24, Vitoria- Gasteiz

Ordua 09:00

Jardunaldirako egitaraua hemen kontsultatu daiteke