DEIALDIA- Save the Childrenek "Haurrak Mugimenduan" II. Nazioarteko Biltzarra ospatuko du abenduaren 15ean eta 16an

Save the Childrenek "Haurrak Mugimenduan" Nazioarteko Kongresuaren bigarren edizioa ospatuko du abenduaren 15ean eta 16an Bilboko Euskalduna Jauregian. Erakundeak hausnarketarako, trukerako, ezagutzarako eta ikaskuntzarako espazioak sortu nahi ditu mugimenduan dauden haur eta nerabe horien errealitatearen eta migrazio-prozesuen inguruan.

Biltzarrean nazioarteko zein Estatuko beste leku batzuetako hizlariak bilduko dira, Euskadiko haur eta nerabe migratzaile eta errefuxiatuen harrerarekin zuzenean lotutako migrazio-fluxu garrantzitsuenetako batzuk jorratzeko, hala nola hegoaldeko muga edo Mediterraneoa, arreta berezia jarriz haurtzaroko generoan eta klima-aldaketan. Sami Naïr, migrazio-mugimenduetan adituak, inaugurazio-txostenaren arduraduna izango da. Gainera, Sara Prestianni, Euromed Rightseko Migrazioen eta Asiloaren arduraduna, eta Clara Jiménez, Malditako sortzaileetako bat eta CEOa, izango dira haur horiek gure lurraldera iristeak dakartzan erronken eta erantzukizunen aurrean gizartearen funtsezko eginkizuna ikusarazteaz arduratuko diren hizlari nagusietako batzuk.

Kongresuaren inaugurazioan Beatriz Artolazabal, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, Violeta Assiego, Espainiako Gobernuko Haur eta Nerabeen Eskubideen zuzendari nagusiak eta Andrés Conde, Save the Children Españako zuzendari nagusiak hartuko dute parte.

BILTZARRAREN WEBGUNEA

noiz? Abenduak 15 eta 16, 9:00.

Non? Bilboko euskalduna jauregiko kanpoaldeko 2. aretoa.
Nortzuk? BILTZARRAREN EGITARAU OSOA IKUSTEKO, HEMEN KONTSULTATU DAITEKE.

 

Informazio gehiago: Angela Irazabal, Euskadi Komunikazioa | 688 858 498 angela.irazabal@savethechildren.org