- Seme-alabak kargura dituzten familien %15,9a laneko pobrezia egoeran bizi da Euskadin.
- Familia ugarien %12,1a aurkitzen da egoera horretan, eta zifra %40raino heltzen da guraso bakarreko familietan.
- Lanaldi partzialengatik edo lanaldi etenagatik nahi bezainbeste denbora lan egitea ezinezkoa zaielako gertatzen da gehienbat.
Txostena: Ateratzen ez diren kontuak
Komunikabideentzako ikus-entzunezko materiala: Pobreza laboral - Centro de prensa - Save the Children España
Bilbao, 2025eko maiatzaren 21. Save the Childrenek ikerketa bat argitaratu du gaur Euskadin pobreziaren eta enpleguaren artean den loturari buruz, batik bat, seme-alabak dituzten familiengan.
Ateratzen ez diren kontuak. Laneko pobreziaren erradiografia Euskadiko etxetan izeneko azterlanean datu-base ofizial garrantzitsuenak aztertu dira: Estatistika Institutu Nazionalak (EIN) egindako 2024ko Bizi-baldintzen Inkesta (BBI). Inkesta horrek datu gaurkotuagoak ditu 2022ko erkidego mailako PGDIko (Pobreziari eta Gizarte Desberdintasunei buruzko Inkesta) inkesta baino, eta beste autonomia erkidego batzuekin eta estatu mailan alderaketak egiteko aukera ematen digu. Espainian Save the Childrenek garatzen dituen programetan parte hartzen duten familiei egindako elkarrizketak ere sartu dira.
Azterlanaren konklusio azpimarragarrienetako bat da Euskadin enplegua izateak ez duela bermatzen bizitzeko behar den oinarrizkoa izaterik. Azterlanaren arabera, Euskadin enplegua duten familien %13a pobrezia egoeran bizi da edo laneko pobrezia egoeran da, erakundearen txostenak dioen moduan. Horrek esan nahi du enplegua izan arren hortik lortutako diru-sarrerekin ezin dituztela behar bezala bete euren oinarrizko beharrak.
Fenomeno horrek agerian uzten du egungo laneko merkatuaren paradoxa handienetako bat: enpleguak, pobreziatik irteteko usadiozko bide nagusi izan denak, jada ez ditu berez bermatzen gutxieneko bizi-baldintza onargarri batzuk. Laneko pobrezia ez da estatistika bat bakarrik: pertsona askok bizitza duin bat lortzeko behar den guztia bete arren lortzea ezinezkoa egiten dien sistema baten ondorio da.
Pobrezia arriskuak esanguratsuki gora egiten du seme-alabak diren etxetan. Etxe horietan, %15,9 gehiago dira pobrezia egoerara heltzeko aukerak, etxean enplegua duten pertsonak egonik ere. Guraso bakarreko familien etxetan, berriz, pobrezia %40raino heltzen da. Bi nagusi eta adingabeak diren etxean, portzentajeak nabarmen gora egiten du kargura diren seme-alabak gehitu ahala: %7,1 seme-alaba bakarrarekin, %11,2 bi seme-alabekin, eta %12,1 hiru seme-alaba edo gehiagorekin.
Euskadin, lanaldi partziala da laneko pobreziaren arrazoi nagusia. Lanbide arteko Gutxieneko Soldata igotzea joan den arren, ez da uste soldata baxuak direnik arazo horren hipotesi nagusia, gainditu egin ahal izan delako, teorian bada ere, lananldi osoko lana eta urteko tarterik gehienean duten langileen pobrezia atalasea. Arrazoi horregatik, enpleguaren partzialtasuna eta etenaldiak jotzen dira faktore nagusitzat. Halatan, emakumezkoek gizonezkoen baino ordu gutxiago egiten dute lan eta kontratu partzial kopuru handiagoa dute, zainketekin uztartu ahal izateko.
Laneko intentsitatea baxua denean, hau da, ordu gutxi edo era partzialean edo etenaldika egiten denean lan, enplegutik eratorritako diru-sarrerak gutxiegiak izan ohi dira familiaren oinarrizko beharrak betetzeko. Egoera hori bereziki arrunta da borondatezkoa ez lanaldi partzialeko enpleguetan, aldi baterako edo epe laburreko kontratuekin. Ofizialki lanean dauden pertsonak izan arren, lortzen diren diru-sarrerak baxuegiak dira pobreziaren atalasea gainditzeko.
Emakumezkoek, halaber, partzialtasun handiagoa dute enpleguetan gizonezkoek baino. Euskadin 46.100 gizonezkok dute lanaldi partzialeko enplegu bat, 123.000 emakumezkoren aldean. Emakume horien ia erdiek, seme-alaben zainketa beren gain hartu behar izateagatik edo genero arrakala areagotzeagatik lanaldi osoko lanik aurkitzen ez dutelako lanaldi partzialeko kontratuak dituztenak dira.
Herritartasuna ere faktore erabakigarria da Euskadiko laneko pobrezian: laneko pobrezian diren pertsonen %16,3 atzerritar emakumezkoak dira, eta %15,5 atzerritar gizonezkoak.
Ezarri beharreko neurriak
Euskadiko Save the Childrenetik hainbat funtsezko gomendio proposatzen dira politika publikoen arloan haurren pobrezia murrizteari eta haurren ongizatea hobetzeari begira.
Lehenik eta behin, diru-sarrera egoki batzuk bermatu behar dira 18 urtera arteko hazkuntza-prestazio unibertsala hedatuta, Seme-alaben Hazkuntzarako Laguntza Osagarria (SAHLO) hobetuta eta kreditu fiskal itzulgarriak jarrita.
Bigarrenik, erraztu egin behar da laguntza eta zerbitzuetarako sarbidea, leihatila bakarra sortuz, errenta aitorpenaren unibertsalizazioaren eta Haurren Bermerako Euskal Estrategia aplikatuta.
Azkenik, hobetu egin behar dira laneko eta kontziliazioko baldintzak, haurren gaineko ikuspegia txertatuz enpleguko pizgarrietan eta familia eta lana uztartzea laguntzeko neurriak garatuz.