Haurren eta nerabeen eskubideetan aurrera egiteko 12+1 proposamen egin dizkiete ASTIALDI SAREAK, EAPN EUSKADIK, HARRESIAK APURTUZ, SAVE THE CHILDREN EUSKADIK ETA UNICEF EUSKAL HERRIKO BATZORDEAK euskal alderdi politikoei

Hablemos de infancia y adolescencia.

 

Komunikabideentzako baliabideak: esteka

  • Bilbon egindako ekitaldian, EAJko, EH Bilduko, PSE-EEko, PPko, Elkarrekin-Podemoseko eta SUMARko ordezkariak bildu dira, Euskadiko haur eta nerabeen inguruko proposamenak azaltzeko. 
  • Ekitaldian, bideo bat proiektatu da. Bideo horretan, neska-mutikoek eta nerabeek hainbat galdera egin dizkiete ordezkari politikoei, eta haien kezken eta interesen ikuspegi zuzena eman dute. 
  • Ekitaldiaren amaieran, bost erakunde antolatzaileek Euskadiko haur eta nerabeen eremuan aurrera egiteko 12+1 proposamen erabakigarriak biltzen dituen agiria irakurri dute.

Bilbon, 2024ko apirilaren 15ean. Astelehen honetan, ASTIALDI SAREA, EAPN Euskadi, HARRESIAK APURTUZ, Save the Children Euskadi eta UNICEF Euskal Herriko Batzordea "haurtzaro eta nerabezaroa hizpidea" bigarren topaketa egin dute, Euskadiko alderdi politiko ia guztien parte-hartzearekin. Apirilaren 21eko hauteskundeetarako Euskadiko haur eta nerabeen konpromisoei buruz gogoeta egitea izan da helburua.

Bost erakundeak bat etorri dira haurren, nerabeen eta gazteen politika publikoak indartzeko premian, paradigma eta eredu berriak txertatuz. Plan horrek Haur eta Nerabeei buruzko otsailaren 15eko 2/2024 Legea ezartzea erraztuko luke.

Haurrek eta nerabeek hauteskundeetan zuzenean parte hartzen ez duten arren, prozesu horietan hartutako erabakiek eragin nabarmena dute beren eskubideetan eta ongizatean, bai orainean, bai etorkizunean. Beraz, 2024ko Euskadiko hauteskunde autonomikoekin hasten den ziklo politiko eta legegileak aukera erabakigarria eskaintzen du agenda politikoan haurren eta nerabeen ongizatea lehenesteko.

Etorkizuna diseinatzeko funtsezko unea da, haur eta nerabeetan inbertitzea beharrezkoa baita Euskadiko egungo eta etorkizuneko belaunaldien garapen iraunkorrerako.

 

Haurtzaro eta nerabezaroa hizpide

Datozen hauteskunde autonomikoetarako sei ordezkari politiko eta hautagaik – Nerea Melgosa (EAJ/PNV), Oihana Etxebarrieta (EH Bildu), Ekain Rico (PSE-EE), Laura Garrido (PP), Arkaitz Gorritxo (Elkarrekin- Podemos) eta Iñigo Martinez Zatón (Sumar) – erantzun diete haurrei eta nerabeei buruzko lau galderari.

Haurren eta nerabeen inguruan egindako hauteskunde-proposamen nagusiei buruzko galderak; Haur eta Nerabeen otsailaren 15eko 2/2024 Legearen ezarpenerantz aurrera egitea aurreikusten duten moduei buruz; egoera ahulenean dauden haur eta nerabeei dagokienez proposatzen dituzten neurriei buruz; eta 18 urtetik beherakoen parte-hartzea programan nola txertatzen duten.

Izan ere, haurren eta nerabeen parte-hartzeak protagonista bereziak izan ditu ekitaldian zehar; bideo baten bidez, haurrek eta nerabeek beraiek helarazi dizkiete kezka eta galdera nagusiak ordezkari politikoei.

Bost erakunde antolatzaileek Euskadiko gobernu autonomikoaren programetan eta garapenean kontuan hartu beharreko funtsezko hamahiru puntu zerrendatzen dituen manifestu bat irakurrita eman diote amaiera ekitaldiari.

  1. Autonomia Erkidegoko Haurren eta Nerabeen I. Plana sortzea, zeharkako diagnostiko, ikuspegi eta artikulazio operatibo koordinatua izango duena.
  2. Erakundeen arteko jarduerak koordinatzea, haurren eskubideak sustatu eta babesteko, haurren interes gorena, parte-hartzea eta diskriminaziorik eza lehenetsiz.
  3. Auzo bakoitzean, udalerri bakoitzean eta Euskadiko lurralde bakoitzean haur eta nerabe bakoitza bere egoera pertsonalean eta haur eta nerabe guztiak babestea.
  4. Haurrak eta nerabeak babesteko zerbitzuak berrikustea, eguneratzea eta indartzea, neurri judizial egokiak barne.
  5. Haur eta nerabeentzako tratu ona eta babes-ingurune seguruak bermatzea, mota guztietako indarkeriaren aurka jarduteko protokoloak izanda, eta Ongizateko eta Babeseko koordinatzailearen eta Babeserako ordezkariaren figurak garatuta. 
  6. Haurrei eta nerabeei eragiten dieten erabakietan eskubide osoko herritar aktibo gisa parte har dezaten bultzatzea.
  7. Seme-alaba adingabeak ardurapean dituzten familia ahulenek, batez ere guraso bakarreko familiek jasotzen dituzten gizarte-prestazioetarako sarbidea indartzea eta erraztea, eta etxebizitza eta/edo bizitegi-aukera duinak eskaintzea.
  8. Haur eta gazteen osasun mentalaren prebentziorako, detekzio goiztiarrerako, sustapenerako eta arretarako baliabideak eskaintzea, eta familiei baliabideak ematea gurasotasun positiboa sustatzeko.
  9. Arrazoi sozioekonomikoengatik edo jatorri-arrazoiengatik eskola-segregazioaren aurka borrokatzeko neurri eraginkorrak abian jartzea eta gizarte- eta hezkuntza-baliabideak indartzea.
  10. Haur eta nerabe migratzaileentzako arreta koordinatua emantzipatu arte, nazioarteko babesa eta egoitza-baimena sustatuz.
  11. Hiri-plangintzan eta mugikortasun-estrategietan haurtzaroaren eta iraunkortasunaren ikuspegia txertatzea.
  12. Zerga-sistema aztertzea eta haren eraginkortasuna hobetzea, desberdintasunak murrizteko eta pobreziari aurre egiteko, hazkuntzarako laguntza unibertsala barne.
  13. Garapenerako lankidetza-politikan Haurtzaroaren Estrategia garatzea, Giza Eskubideen Nazioarteko Itunekin (Haurren Eskubideen Konbentzioa, adibidez) eta Garapen Iraunkorrerako 2030 Agendarekin bat etorriz.

Laburbilduz, haurrek eta nerabeek ezin dute botoa eman. Horregatik, bost erakunde antolatzaileok dei egiten diegu politikariei eta herritarrei hauteskunde autonomikoetan botoa eman dezagun, aukera-berdintasuna eta haien eskubideak bermatzeko.