Nahastu nirekin txostena. Segregazio sozioekonomikotik hezkuntza inklusibora. Euskadi eranskina

Haurrak haien egoera sozioekonomikoaren arabera ikastetxe desberdinetan bereiztea (eskola-segregazio sozioekonomikoa) eragozpen nagusienetako bat da haurrei aukera-berdintasunean kalitatezko hezkuntza bat jasotzeko eskubidea bermatzeko, kohesio soziala lortzeko, pobrezia belaunaldien artean transmititzea eragozteko eta hazkunde ekonomiko inklusibo baterantz pausoak emateko.

Euskadin, beste autonomia-erkidego askotan bezala, eskola-segregazio sozioekonomikoaren tasak etengabe gora egin du azken urteotan. Eskola-segregazioa areagotzearen arrazoia, batez ere, fenomeno hori geldiarazi eta ekitatearen printzipioan oinarritutako hezkuntza inklusibo baten aldeko apustua egingo duten hezkuntza-politiken falta da.

Dokumentu honek, Save the Children erakundeak osatutako “Nahastu nirekin. Segregazio sozioekonomikotik hezkuntza inklusibora”, argitalpenaren eranskin gisa, helburu hau du: eskola-segregazio sozioekonomikoa euskal hezkuntza-sistemaren funtsezko erronka bezala kokatzea, eta Hezkuntza Itunean eta Hezkuntzaren Euskal Legea izango den horretan eragina izatea, segregazioa ezabatzeko neurri zehatz eta eraginkorrak erants ditzaten, hala, haur guztiek ikasteko eta beren gaitasunak garatzeko aukera bera izango dutela bermatuz.

Jaitsi txostena: Nahastu nirekin. Segregazio sozioekonomikotik hezkuntza inklusibora. Euskadi eranskina.

Jaitsi