‘Sexu-(des)informazioa: pornografia eta nerabezaroa’. Euskadiko Eranskina

`Sexu-(des)informazioa: pornografia eta nerabezaroa. Euskadiko Eranskina´ Save the Childrenek aurkeztu du nerabeek sexu-edukietan duten kontsumoa eta horiek beren harremanetan eta garapenean duten eragina aztertzeko. Euskadin, nerabeek 12 urterekin ikusten dute pornografia lehen aldiz, eta 10etik ia zazpik (% 66,5) nahiko maiz gainera (azken 30 egunetan bilatu dute). 10 mutiletatik 9k ikusi dute inoiz pornografia, eta nesken kasuan, berriz, erdiek. Bi kasuetan, lehen konkatuta parekoen taldearen bidez izan dute: lagunen batek gailuren batean erakutsi diete, edo horretaz hitz egin die, eta, gero, beraiek bilatu dute. Kontsumo hori intimitatean egiten dute normalean (% 90,2), sakelako telefonoan, eta sareko edukiak dira, doakoak (% 98,5), kasu gehienetan indarkerian eta harreman desorekatuetan oinarritutakoak. Inork ez ditu ikusi bikotekidearekin, eta erdiek baino gehiagok uste dute eren kontsumoa arduratsua dela.

Gaia aztertzeaz gain, hainbat gomendio ematen zaizkie txostenean familiei, hezkuntzako eta osasuneko profesionalei eta nerabeei eurei, sexualitateaz eta gaia jorratzeko moduaz. Aldi berean, erakundeak gurasoei zuzendutako gida espezifikoa garatu du.

Jaitsi txostena: ‘Sexu-(des)informazioa: pornografia eta nerabezaroa. Euskadiko Eranskina’:

JAITSI