Haurrenganako abusu sexual digitalen salaketak %13 igo dira bi urtetan estatu osoan

  • Save the Childrenek estatuan haurrek Interneten jasandako abusu sexualengatiko (online groominga) epai judizialen analisi berri bat aurkeztu du.
  • Haurren kontrako delitu sexual digitalen salaketak igo egin dira, 2022an 954 izatetik 2024an 1.078 izatera igaro dira. Euskadin, berriz, era horretako 55 delitu egin ziren, Ertzaintzaren arabera. Neskek dira oraindik ere biktima nagusiak, kasuen %68,6.  
  • Euskadin, Ertzainak emandako datuen arabera, 55 salaketa jarri ziren era horretako delituengatik, eta 10 biktimatik 8 neskatoak ziren. 

Txostena: Pantailaren atzean: haurrenganako indarkeria sexuala ingurune digitalean
Komunikabideentzako baliabideak: Adierazpenak Catalina Perazzo - Eragin eta Lurralde Garapeneko zuzendaria

Bilbo, 2026ko urtarrilaren 29a.  Save the Childrenek gogoratzen du azken urteotan Internet ez dela soilik indarkeria baliatzeko kanal berri batean bihurtu, ingurune digitalari berezko zaizkion indarkeria-era modu berri batzuei ere bide eman diola. Euskadin, neskak eta mutilak gero eta adin goiztiarragoan hasten dira sarearen bidez harremanak izaten, ia %81,5k ohikotasunez erabiltzen du Internet 11 urtetik aurrera (Estatuko batez bestekoa (%58) gaindituz) eta lautik 2k baino gehiagok maiz erabiltzen du 10 urte bete aurretik. Plataforma digitalak gure egunerokotasunaren parte dira dagoeneko, sozializazio, aisialdi eta irakaspen espazio batean bihurtu dira, baina arriskuko ingurune batera daramate babesteko mekanismo egokirik ezean.

Horren harira, Save the Childrenek beste analisi bat aurkezten du gaur, ‘Pantailaren atzean: haurrenganako indarkeria sexuala ingurune digitalean’ izenekoa, Espainian 2023-2024 aldian gertatutako 28 online grooming kasuri zegozkien 23 epairen azterketan oinarrituta. Auzibidera eramanak eta bere epaia jasota dira horiek guztiak, baina ingurune digitalean gertatzen diren kasuen zati bat besterik ez dute islatzen.  

Barne Ministerioaren datuen arabera, 2022an haurrenganako delitu sexual digitalen 954 salaketa erregistratu ziren, eta zifra horrek gora egin du, 2024an 1.078 salaketa jasotzeraino. Hor ere neskak dira biktima nagusiak, kasuen %68,6 baitira, eta delitu horiek, dagoeneko, Interneteko sexu-kriminalitate guztiaren %84,2 izatera heldu dira. Euskadin, 2022tik, esparru digitalarekin lotutako 159 sexu delitu erregistratu dira.

Euskadin, Ertzaintzak haurren eta nerabeen kontra ingurune digitalean (mehatxuak, hertsapenak, sexu-jazarpena, iruzurrak, estortsioa...) egindako 395 delitu erregistratu zituen 2024an. Horietatik, %14 (55 kasu) genero-arrakala agerian uzten duen online bidezko askatasun sexualaren kontrako delituei zegokion: hamarretik zortzitan biktimak neskatilak izanez.

“Salaketek agerian jartzen hasi dira orain dela oso gutxira arte ezezaguna eta ikusezina zen arazo bat. Aldi berean, berretsi egiten dute indarkeria sexualak gaitz bat izaten jarraitzen duela eta ingurune digitaleko askotariko espazioetan ari dela zabaltzen. Ingurune horretan, neskak eta mutilak eraginpean daude pantailaren atzean nor egon daiteken egiaz jakin gabe”, adierazi du Charo Arranzek, Save the Childrenen Euskadiko zuzendariak.

Azterlanak berretsi egiten du, estatuan, biktimen batez besteko adina, 13 urte, eta neskak jarraitzen dutela gehiengoa izaten: %60,7. Erasotzailearen profila, gehien bat, aurrekari penalik ez duen gizon bat da. Hark biktimarekin duen harremanari dagokionez, txostenak dio erasotzaileen %41,7 ingurukoak direla, %33,3 ezezagunak direla, eta %25 senideak direla. Zifra hori nabarmen handiago da 2021-2022 aldiari buruko azterlanean hauteman zen %3,3ren aldean.  

Save the Children kezkaturik dago haureta nerabeenganako indarkeria sexual digitalaren kasuetako auzibideen iraupenagatik. Aztertu den aldian, kasuen %60k baino gehiagok 3 urte edo gehiagoko iraupena zuten, eta %14k bost urtetik gorakoa zuten. Horrez gainera, biktimen %65ek birritan baino gehiagotan deklaratzen du epaiketa baino lehen, eta areagotu egiten du birbiktimizaziorako arriskua. Lekukotasunaren grabaketaren erabilpena handitu egin bada ere, oraindik ez da era sistematikoan aplikatzen. Euskadin, prozesu gehienak 2 urte baino gehiago irauten dute, 2019tik aurrerako epaiak aztertzen dituen ‘Haurren mailan egongo den justizia baten alde’ izeneko txostenean aztertu zen moduan.

“Haur bat bere kontakizuna behin eta berriro errepikatzera behartzeak mina berriro bizitzera darama. Prozedura Kriminalaren Legearen 499.ter artikuak ezartzen du dagoeneko aurrez eratutako probaren derrigortasuna 14 urtetik beherako adinekoentzat. Babes hori adin horretatik gorakoentzat ere izan behar litzateke. Sistema prest egon behar du behin bakarrik entzun eta ondo egiteko”, dio Arranzek.

Haurren kontrako ingurune digitaleko delitu sexualak 
Online groominga delitu bat da, eta pertsona heldu bat neskato, mutiko edo nerabeekin Internet bidez, sare sozialen bidez, bideojokoen bidez edo beste plataforma batzuen bidez izaera sexualeko jardueretan nahasteko asmoz harremanetan jartzen denean gertatzen da. Haurrei teknologien bidez egiten zaien abusu sexualen era bat da, eta, abusu sexual fisikoan nola, engainuan, manipulazioan eta gezurrezko konfiantzazko harreman bat ezartzean oinarritzen da.

Delitu horien asmoa izan daiteke eduki sexualeko irudiak edo bideoak lortzea, ingurune digitalean ekintza sexualak egitea edo saretik kanpo elkarketak prestatzea. Erasotzaileak isolatu egiten du biktima eta harrapatua izan ez dadin eta izaera sexualeko eskaerekin hasteko dagoen arriskua ebaluatzen du. Gero eta azkarrago eta berehalakoagoa da gero eta kasu gehiagotan, Harrapatu egiten duten sareak txostenean jasotzen den moduan.

Online groominga bihurtu da, haurrenganako indarkeria sexual digitalean, motarik kezkagarrienetakoa. 2024an 34 salaketa erregistratu ziren Euskadin, aurreko urteetan baino arinki gehiago. Genero-arrakala areagotu egiten du mota horretako delituetan: hamar biktimetatik bederatzi neskak ziren. Eta adinak kalteberatasun bereziko patroi bat erakusten du berriz ere, biktimen %65 inguru 14 urtetik beherakoa baitzen gauzak gertatu zirenean, eta hamarretik lau 14 eta 17 urte bitartekoak baitziren. Erkidegoak 96 salaketa metatu izan ditu 2022tik, Barne Ministerioaren arabera, groomingagatik, eta gorantz doan joera bat da.

“Euskadin ez dago oraindik heziketa afektibo-sexualeko programarik txertatuta hezkuntzako curriculumean, prebentziorako dagoen tresnarik eraginkorretako bat izan arren. Ezinbestekoa da irakasleak eta ongizate-koordinatzaileak esparru akademiko formalean eta ez-formalean, haurrek bezala, esparru horretan eta Interneten erabilera seguruan eta arduratsuan prestakuntza espezifikoa jasotzen dutela bermatzea. Prebentzioa eta ezagutza jarraitzen dute izaten gure aliaturik onenak pantailaren atzean garatzen diren fenomeno konplexu eta ikusezinen aurrean”, adierazi du Arranzek.

Haurren mailan egongo den justizia baten alde 
Save the Childrenek gogorarazten du Haurrak eta Nerabeak Indarkeriaren Aurrean Osorik Babesteko Lege Organikoak (HNIOBLO) ezartzen duela justizia espezializatu baten beharra dagoela biktima diren haur eta nerabeei arreta emateko. Alabaina, txostenean bildutako kasuen analisiak agerian uzten du auzibideetan gabezia garrantzitsuak jarraitzen dutela egoten, haurren beharretara egokitutako erantzun bat zailtzen dutenak.

Horretarako, beharrezkoa da hau: 

  • Haurren kontrako indarkerian espezializatutako sekzio gehiago egon behar dira, lurralde osoan aski den kopuru bat egotea bermatuz. Gaur egun, araudiak hiru sekzio espezializatu sortzea bakarrik aurreikusten du estatu osoan, eta zifra hori zeharo gutxiegi da biktima diren haur eta nerabe guztiak artatzeko.
  • Eragile juridiko guztientzako derrigorrezko prestakuntza, ingurune digitaleko indarkeria era espezifikoan barne hartzen duena.
  • Aurrez ezarritako probaren erabilera sistematikoa, haurrek beren testigantza errepikatu beharrik ez izateko. Testigantza grabatzeko derrigortasuna hamalau urtetik gorako adingabeentzat ere izan behar du, birbiktimizazioaren kontra babes eraginkor bat ziurta dadin adin guztietan.

Gainera, Save the Childrenek ere beharrezkotzat jotzen du: 

  • Ongizate-arloko koordinatzaileak eta ordezkariak garatzea eta prestatzea, eta Interneten eta teknologia digitalen erabilera seguruan eta arduratsuan heztea, Euskal Autonomia Erkidegoko Haur eta Nerabeen 02/2024 Legean (HNIAOB) jasotzen den bezala.
  • Hezkuntza afektibo-sexuala sartzea hezkuntza-curriculumean.

Barnahus 
Save the Children erakundea Barnahus (“haurren etxea”, islandieraz) eredua lurralde guztietara zabaltzearen alde dago, baita indarkeria sexual digitalaren kasuetara ere. Euskadin dagoeneko bultzatzen ari diren eredu horrek erantzun integral, espezializatu eta erakunde arteko bat eskaintzen du, haurren eskubideak eta horien interes gorenaren bermea erdigunean jarrita, eta esanguratsuki murrizten du bigarren mailako biktimizazioa. Lehen euskal baliabideak ez ditu hasieran eredu digitaleko kasuak bakarrik artatuko, baina ondorengo faseetan hala jasotzea aurreikusten da, behin zerbitzua egonkorturik denean.

Euskadiko lehen Barnahusa 2026an hasiko da hartzen aurreneko kasuak, eragindako profesional, arlo eta erakunde guztiek prestakuntza oinarrizko eta espezializatua jaso ondoren, ereduaren izaerak eskatzen duen moduan. Ebidentzian oinarritutako metodologia bat da. Save the Children horren inplementazio-prozesuan laguntzen ari da  Katalunian, eta baliabide horrek indarkeria sexualaren biktima izandako 2.987 haur eta nerabe artatu izan ditu dagoeneko, hirukoiztu egin da salaketa kopurua eta erdiraino jaitsi da auzibideen iraupena.