Segurua, batzuentzat soilik txostena

Iheslarien Mundu Egunaren kariaz, Save the Childrenek EBk eta bere Estatu Kideek Ukrainatik datozen haurrei egindako harrerak etorkizunerako bidea markatzeko eskatu du Segurua, batzuentzat soilik: lekualdatutako haurrei harrera selektiboa egiten zaie Europan txostenean. 50 iheslari eta migratzailetatik bat hil edo desagertu egiten da Europaranzko Mediterraneoko bideetan, eta haur eta nerabeek indarkeria eta baldintza ankerrak pairatzen dituzte iristen direnean.

Aldi berean, Europako herrialdeek eta EBk argi utzi dute heriotza horiek eta haurren aurkako tratu txarrak saihestu egin daitezkeela, azken urtean Ukrainatik etorritako haur iheslariei eman dieten harreran. 

Iheslarientzako NBEren agentziaren (UNHCR) datuak aztertu ondoren, Save the Childrenek txostenean ondorioztatu du 2019tik milioi erdi inguru pertsonatatik 8.000 baino gehiago hil edo desagertu direla Europaranzko Mediterraneoko bideetan. Europara iristea lortu zutenen artetik, % 20 haurrak ziren. Haurrak eta nerabeak Europara iritsi eta asiloa eskatzeko bide legal eta seguruak ixtean, Europako herrialdeetan babesa ematen zaien iheslarien % 90ek ibilbide prekarioak erabili behar ditu, bai lehorretik, bai itsasotik. 

Jaitsi Segurua, batzuentzat soilik txostena euskaraz:

jaitsi

Jaitsu Segurua, batzuentzat soilik txostena erdaraz:

jaitsi