'Euskadi Barnahus eredurantza: sexu- indarkeriaren biktima diren haur eta nerabeei modu integralean laguntzea' jardunaldia

lee esto en castellano

Azaroaren 12an, Save the Childrenek eta Eusko Jaurlaritzak 'Euskadi Barnahus eredurantz: sexu-indarkeriaren biktima diren haur eta nerabeei modu integralean laguntzea’ jardunaldia egin zuten, Gasteizko Artium Museoan.

  • Barnahus ereduari buruz gehiago jakin nahi izatekotan, hemen kontusltatu.

Nazioartean egindako prebalentzia-azterlanen arabera, 5 haur eta nerabetatik batek sexu-indarkeria jasan ahal izan du.  Hau da, gaur egun, Euskadin, 18 urteko 2.000 eta 4.000 gazte artean daude beren bizitzan zehar sexu-indarkeriaren bat jasan dutenak, Save the Childrenek egun berean aurkeztutako 'Etxepe berean' txostenaren arabera.

Sexu-indarkeriak ondorio larriak ditu biktima diren haur eta nerabeen garapenean. Hala ere, biktimak jasotzen duen arretak eta haren ingurukoek emandako erantzunak eta babesak, besteak beste, indarkeria horrek biktimaren garapenean eta etorkizunean izango duen eragina zehaztuko dute", nabarmendu du Charo Arranzek, Save the Childrenen Euskadiko zuzendariak.

EAEn haur eta nerabe horiei gaur egun ematen zaien arreta aztertu ondoren, Save the Children erakundeak Barnahus eredua ezartzea gomendatzen du bere txostenean, ebidentzian oinarritutako arreta integraleko eredu bat delako, eta, Islandian, Norvegian edo Danimarkan erakutsi duenez, adingabea behin eta berriro biktimizatzeko arriskua murrizten duelako eta prozesu judiziala hobetzen duelako.
Save the Childrenek EHUko Psikologia Fakultatearekin batera egindako ikerketan, hiru lurralde historikoetako hainbat diziplina, sail eta eskumen-mailatako (justizia, osasuna, hezkuntza, segurtasuna, haurrak eta nerabeak babesteko foru-zerbitzuak eta Arartekoaren Haur eta Nerabeen Bulegoa, besteak beste) adituen laguntza izan zen.

kontsultatu txostena

JARDUNALDIARI BURUZKO BIDEOAK

Ikusi berriro jardunaldian parte hartu zuten adituen hitzaldiak.

  • Euskadin sexu- indarkeriaren biktima diren haur eta nerabeen arreta

Ignacia Arruabarrenaren hitzaldia, Euskal Herriko Unibertsitateko Psikologiako doktorea (UPV/EHU).

Iñaki Subijana, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko presidentearen hitzaldia.

  • Barnahus eredua eta bere ezarpena Euskadin

Bragi Gudbrandssonen hitzaldia, Barnahus modeloaren sortzailea eta Nazio Batuetako Haurren Eskubideen Batzordeko kidea.

  • Programa osoa hemen kontsulta daiteke

BARNAHUS EREDUA EDO "HAURREN ETXEA" 

Barnahus edo islandierazko haurren etxea sexu-indarkeria jasan duten haur eta nerabeentzako arreta integralaren eredu eskandinaviarra da. Bertan, sexu-indarkeria kasu batean esku hartzen duten sail guztiak koordinatzen dira eta teilatu berean lan egiten dute biktima den haurrari arreta emateko. Eredua ez da inoiz estatikoa edo finkoa, eta aplikatzen den herrialdearen berezitasunen mende dago. Oinarri komuna diziplinarteko lana eta sailen arteko lankidetza da, haur eta nerabeentzako espazio atsegin batean.

Azken 10 urteetan 50 Barnahus baino gehiago ezarri dira Europako iparraldeko herrialdeetan, besteak beste, Suedian, Norvegian eta Danimarkan, baina baita Zipren, Polonian, Kroazian eta Ingalaterran ere, besteak beste. Estatuan esperientzia pilotu bat dugu Tarragonan, non hirukoiztu egin baita horrelako kasuen detekzioa Barnahusari esker.

Gaur egun, Euskadin 600 sarrera-puntu daude, eta balizko sexu-indarkeria kasu baten jakinarazpena jaso dezakete. Horrek esan nahi du haurrak edo nerabeak sistemetan zehar ibili behar duela eta gertakariak zortzi aldiz kontatu behar dituela, eta ez beti profesional espezializatuei. Barnahus ereduak haurra edo nerabea erdigunean jartzen du, adin desberdinetara egokitutako ingurune lagunkoia eskainiz, eta bertan zerbitzu guztiek elkarrekin lan egiten dute, teilatu beraren azpian, adingabearen interes gorenaren alde, egungo sistemak eragiten duen birbiktimizazioa murriztuz.

hero-invitacion-barnahus.jpg

 

Bere eraginkortasuna ebidentzian oinarritzen da. Hainbat azterlanek adierazten dute, halaber, Barnahus delakoak esku-hartze judiziala arintzen eta atxilotze- eta epaiketa-kopurua handitzen laguntzen duela, eta herrialde batzuetan bikoiztu eta hirukoiztu ere egiten dela. Nazio Batuek eta Europako Kontseiluak eredu hori ezartzea gomendatzen dute. Euskadin, Arartekoaren Haurren eta Nerabeen Bulegoak berriki argitaratu du horrelako kasuetarako jarduera-jarraibideen dokumentu bat, Save the Childrenek egindako diagnostikoarekin bat datorrena, alderdi askotan.

  • Barnahus ereduari buruz gehiago jakin nahi izatekotan, hemen kontusltatu

PROGRAMA PILOTUA EUSKADIN

Save the Childrenen gomendioekin bat etorriz, Eusko Jaurlaritza Barnahus programa pilotu bat bultzatzen ari da gaur egun, eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek administrazioak arlo horretan egin dituen aurrerapenak azaldu zituen jardunaldian.

Lehenik eta behin, jakinarazi zuen Gasteiz aukeratu dutela programa pilotu hori aurrera eramateko, lurraldearen berezko hainbat ezaugarri kontuan hartuta, errazagoa izango delako hiri horretan programa hori ezartzea. Halaber, programa pilotua martxan jartzeko erakunde arteko eta sail arteko lantalde tekniko bat eratzen ari direla adierazi zuen. Talde hori arduratuko da programa pilotua diseinatzeaz, elkarlanean eta adostuta. Sexu-indarkeriaren biktima diren haur eta nerabeei arreta emateko orduan esku hartzen duten sistema guztietatik (justizia, osasuna, segurtasuna eta lurraldeetako eta udaletako gizarte-zerbitzuak, batez ere) izendatutako pertsonek osatuko dute taldea.

Save the Childrenek ere lantalde horri lagunduko dio, Barnahus ereduari buruzko sentsibilizazio- eta dibulgazio-lana eginez.