save the children
Euskadi
Haurren aldeko GKE-A
SAVE THE CHILDREN HAURREN ALDEKO GKE-AK EUSKADIN ETA MUNDUAN LAN EGITEN DU, HAUR GUZTIEN BIZIRAUPENA, IKASTEKO AUKERA ETA INDARKERIAREN AURREKO BABESA ZIURTATZEKO.
GKE globala
55 milioi haurrengana iristen gara, 115 herrialdetan baino gehiagotan lanean dihardugun 25,000 pertsonei esker.
Haurrekin Euskadin
Pobrezia eta gizarte-bazterketa jasaten duten 600 haur baino gehiago artatzen ditugu, eta haurtzaroarekin lotutako politikak hobetzeko lan egiten dugu.
Haur zaurgarrienak lehenengo
Bidegabekeriarik eta gabeziarik handienak jasaten dituzten haurrei ematen diegu lehentasuna.
Gure ahotsa librea da
Botere publiko, politiko eta erlijiosoekiko independentea da gure GKEa.
NOR GAREN
Haur guztiek dute etorkizuna izateko eskubidea. Euskadin eta mundu osoan egunero egiten dugun lanaren bidez haur guztien biziraupena, ikasteko aukera eta indarkeriaren aurreko babesa ziurtatu nahi dugu. Larrialdi bat gertatzen denean eta neska-mutilak zaurgarriagoak direnean, gu gara beti iristen lehenak eta alde egiten azkenak. Haur eta nerabeen beharrei erantzuten diegu, eta haien ahotsak entzuten direla ziurtatzen dugu. Aldaketa iraunkorrak lortzen ditugu milioika haurren bizitzan, baita haiengana iristea zaila denean ere.
Behar den guztia egiten dugu haur guztiek, egunero nahiz larrialdi bat gertatzen denean, beren bizitzak eta elkarrekin eraikitzen ari garen etorkizuna aldatzeko aukera izan dezaten.
ZER EGITEN DUGU EUSKADIN?
Duela 100 urte baino gehiago jaio ginen, munduak haurrak tratatzen dituen modua betiko aldatzeko konpromisoarekin. Aurrerapen handiak lortu ditugu haurren ongizatean eta haien eskubideekiko errespetuan, baina erronka asko ditugu oraindik ere. Ez dugu etsiko horiek guztiak lortu arte.
Euskadin, 2004. urteaz geroztik ari gara lanean, pobrezia eta gizarte-bazterketako egoeran dauden 600 haur inguru artatzen ditugu, hezkuntza-laguntza, aisialdiko eta denbora libreko jarduerak eskainiz. Bulegoak ditugu Bilbon eta Gasteizen, gure programak sustatzeko eta haurren eskubideak babesteko. Euskadiko Haur eta Nerabeentzako Baliabideen lehen Zentroa dugu Barakaldon, gizarte-bazterketa eta pobrezia jasateko arriskuan dauden 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendua. Save the Children Espainiako kide gara, eta erakunde independente liderra gara haurren eskubideen defentsan mundu osoan; izan ere, 115 herrialdetan gaude.
NON EGITEN DUGU LAN
Haur guztien eskubideen alde borrokatzen gara, dauden tokian daudela, edozein egoeratan eta jatorria edo familiaren jatorria edozein dela ere. Hala ere, gure abiapuntua egoerarik zailenak bizi dituzten haur eta nerabe guztiak dira, haiengana iristea zailagoa baita.
HAURREKIN EUSKADIN
Ia 20 urte daramatzagu Euskadin haur zaurgarrienekin lanean. Egunero 600 haurrengana iristen gara Barakaldon, Bilbon eta Gasteizen, haurrei eta haien familiei arreta integrala eskaintzen dieten programen bidez, bizi duten egoera ekonomikoak edo gizarte-bazterketak ez diezaien eragotzi beren eskubideez eta gaitasunez erabat gozatzea. Gure ahalegin gehienak agenda politikoan eta erabakiak hartzeko prozesuan eragina izatera zuzentzen dira, haur guztientzat aldaketak eta hobekuntzak lortzeko.
Haurren aurkako indarkeria mota guztiak prebenitu eta desagerrarazi nahi ditugu, pertsona helduek etxean eta etxetik kanpo erabiltzen duten eta batzuetan beste haur batzuek ere eragiten duten indarkeria fisikoa, sexuala eta emozionala barne. Gure ustez, funtsezkoa da sexu-abusuaren tabua baztertzea, abusuak pairatzen dituzten biktimei gertatzen ari zaiena ulertzen laguntzea eta arau-hausteen kasu horiek ezagutaraztea. Euskadin, oinarrizko erakunde eta eragileekin batera ari gara lanean, abiapuntuko diagnostiko bat egiteko eta Barnahus eredua ("haurren etxea") euskal testuingurura egokitzeko. Adingabe horiek babesteko mekanismo horrek haurren kontrako ustezko sexu-abusu kasu baten aurrean profesionalek aurrez aurre dituzten erronka askori ematen die erantzuna, hain zuzen.
Gainera, migratzaile haurrekin lan egiten dugu, amekin, gurasoekin edo zaintzaileekin batera edo pertsona helduren baten zaintzarik gabe mugitzen diren haurrekin, uste baitugu gizarte kohesionatu eta garatu batek bizi-proiektu bat eraikitzera datozen pertsonen integrazio osoa erraztu behar duela. Hezkuntza-berrikuntzako gure proiektu bat Bizikidetzarako Errezetak, da, eta haur migratzaileen errealitateari buruzko prestakuntza, informazioa eta sentsibilizazioa ditu xede. Familia-erreferenterik gabeko gazte talde baten sorrera ere sustatu dugu. Talde horretan, prestakuntza eta parte-hartzea lantzen dira, emantzipatzeko eta gizarteratzeko gaitasunak indartzeko, euskal gizarte osoa sentsibilizatzeko eragile aktibo izateko eta Euskadin elkarte bat sortzera iristeko. Bi proiektu horiek batez ere Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziak finantzatzen ditu.
CRIA SAVE THE CHILDREN
HAUR ETA NERABEENTZAKO BALIABIDE ZENTROA
2019an, BBKrekin lankidetzan, Euskal Autonomia Erkidegoko Haur eta Nerabeentzako Baliabideen lehen Zentroa inauguratu genuen. Barakaldon dago, eta gizarte-bazterketa eta pobrezia jasateko arriskuan dauden 6 urtetik 12 urtera bitarteko haurrei zuzenduta dago. Gure helburua da haur horiek aisialdirako, jolas-jardueretarako eta hezkuntza inklusiborako duten eskubidea bermatzea, komunitatean, erakundeetan eta partaidetzaren alorrean haurrekin lan egiten duen sarea sendotuz; horrez gain, komunitatearekin, familiarekin eta boluntariotzarekin elkartzeko espazioak sustatzen ditugu.
Haur eta Nerabeentzako Baliabideen Zentroan —gaztelaniazko CRIA siglaz ezaguna— aisialdirako eta denbora librerako hezkuntza-aukera bat eskaintzen diegu 180 haurri baino gehiagori; eskola-arrakasta sustatzen eta bultzatzen dugu, hezkuntza-laguntzaren eta hezkuntza-errefortzuaren bidez, eta tresna pedagogikoak eta ikaskuntza-ingurunea egokituz. Horretarako, ezagutzak, trebetasunak, abileziak, jarrerak eta gaitasunak ikastea sustatzen dugu, eta zenbait balio, jarrera eta trebetasun garatzen laguntzen diegu, hala, haur horien gizarteratzea errazteko.
Lan egiten dugun familia gehienek ezaugarri bereziak dituzte: guraso bakarreko familietakoak dira, kide bat edo gehiago dituzte langabezian, diru-sarrerak bermatzeko errenta (DSBE) jasotzen dute, jatorri atzerritarra dute, hezkuntza maila ertaina edo baxua dute, hainbat seme-alaba dituzte ardurapean, etxebizitza partekatzen dute edo espedientea irekita dute Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan eta Foru Aldundian.
Ordutegiei eta jarduerei buruzko informazio gehiago.
NAZIOARTEKO PROIEKTUAK
EUSKADIKO FUNTS PUBLIKOEKIN
Haur eta nerabeentzat migrazio-bideek duten arriskua kontuan hartuta, behin eta berriz azpimarratu nahi dugu migratzaileak baino lehen haurrak direla. Eskubidedun subjektuak dira, eta horrelaxe tratatu behar dira.
Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren laguntzarekin, 2023-2024 lan egiten dugu:
- Filipinetan egindako esku-hartzearen helburua da Mindanao probintzietako 6 udalerrietan gatazka armatuak eta indarkeriak kaltetutako gizon, emakume eta gazteen beharrizan humanitarioak asetzea. 2023an hasitako esku-hartze honen helburua da bizimoldeak babestea eta leheneratzea, familiek oinarrizko eta elikadura-beharrak ase ditzaten. Ekintzak komunitate justuak, produktiboak eta erresilienteak sustatzea espero da; besteak beste, martxan jartzeko kit-ak eta kapitala barne, enpresa-garapenaren gaineko ahalmenak garatzea eta markatuarekin lotura izatea.
2022-2023an lan egiten dugu:
- Mexikon, iparraldeko mugan dauden haur, nerabe eta emakumeen beharrei erantzuteko. Ziurtatzen ari gara ongizate psiko-emozionala, indarkeria-kasuen identifikazioa, arreta eta erreferentzia (generoan oinarritutako indarkeria barne), hezkuntza ez-formala, eta indarkeriari aurre egiteko eta biktimen eta bizirik dirautenen erantzuna koordinatzeko mekanismoak hobetzeko funtsezko aktoreen gaitasunak indartzen, Tijuanako bi aterpetxetan (Kalifornia Beherean) eta Ciudad Juárezen hiru aterpetxetan (Chihuahuan).Mexikon, bageneukan beste proiektu bat 2020-2021ean, haurrentzat seguruak diren espazioak bermatzeo, migrazio-prozesuan zehar nolabaiteko normaltasuna berreskura dezaten (batez ere bakarrik bidaiatzen duten haurrentzat), eta baita haurrak eta haien familiak ihes egitera behartzen dituzten kausak desagerrarazteko ere, pobrezia eta indarkeria, besteak beste.
- Filipinetan, hezkuntza-aukerak eskuratzeko eta gatazka armatuak kaltetutako haur eta nerabeentzako babes-beharrei erantzuteko Mindanaoko 6 udalerritan, generoan oinarritutako indarkeria-kasuak prebenitzea eta haiei erantzutea barne, baita irakasleen, gurasoen eta babes-zerbitzuen hezkuntza-arloko eta haur-babeseko gaitasunak indartzeko ere. 2021-2022 urtean hasi zen proiektu hau.
2021-2022an lan egiten dugu:
- Sudanen, Mendebaldeko Darfur gatazkaren ondorioz lekuz aldatu diren pertsonen ur, saneamendu eta higiene beharrei erantzun humanitarioa emanez. Herrialde osoko 124 osasun-zentrori laguntzen ari gara, besteak beste, oinarrizko sendagaiak, ekipamendu eta material medikoak eta laborategikoak hornituz, babes-materiala barne, eta osasun-zentroak birgaitzen eta ura eta elektrizitatea hornitzen laguntzeaz, arretaren oinarrizko kalitatea bermatzeko.
Gainera, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen Zuzendaritzaren laguntzarekin, Serbian eta Bosnia-Hertzegovinan ari gara lanean 2020-2021ean, haur zaurgarrienak (haur migratzaileak eta iheslariak) babesteko eta, horrela, babes-neurrien esparruan ikaskuntza-aukerak eskura ditzaten, COVID-19ak sortutako premiei erantzuna emanez eta nazioarteko babes-arau eta estandarrak kontuan hartuta.
TXOSTENAK
Irakurri eta jaitsi hemen Euskadin haur eskubideekin lotutako Save the Childrenen azken txostenak.
NON GAUDEN EUSKADIN
Bilboko egoitza
Hurtado Amezaga kalea 20, 5.a A – 48008 Bilbo (Bizkaia)
Telefonoa: (+34) 946 620 109
Bazkideentzako arreta-zenbakia: 900 37 37 15
euskadi@savethechildren.org
Gasteizko bulegoa
Manuel Iradier kalea 22 – 01005 Gasteiz (Araba)
Telefonoa: (+34) 945 134 368
Haur eta Nerabeentzako Baliabide Zentroa – Save the Children
Bake kalea, 25 – 48903 Gurutzeta – Barakaldo (Bizkaia)
Telefonoa: (+34) 944 070 289
cria.barakaldo@savethechildren.org