Gozatu euskaraz!

01 Diciembre 2016

(EUSK.)

Seiak jo ditu erlojuak eta atea ireki da: Arratsalde on! Irribarrea azaldu da sarrera aldetik eta sei pare begi bueltatu dira, irribarrea itzultzeko. Hasi da Euskarako eskola! 60 minutuz, ikasgela barrez betetzen da, jolasez, dibertsioz eta, jakina, euskararenganako gogo biziz. Euskal hizkuntza bizitzen da, sentitzen da, partekatzen da. Azken batean, euskara gozatzen da.

Duela hilabete hasita, Save the Childrenek Bilbon eta Gasteizen aurrera daraman Haur Pobreziaren aurka Borrokatzeko Programan parte hartzen ari diren 48 neska-mutikoek euskarako eskolak jasotzen dituzte, Mondragon Linguari eta Laboral Kutxari esker. Horregatik, Euskararen Nazioarteko Eguna (abenduak 3) garrantzitsua da haientzat. Hitzarmen horri esker egunero bizi duten hizkuntza batean hitz jarioz komunikatzeko aukera ematen zaiela ospatzen dute.

Save the Childrenek laguntzen dituen haurretatik edo haien familietatik % 90 etorkinak dira jatorriz. Euskararekin izan duten lehen harremana oraintsukoa izan da, edo, nahiz eta ikastetxean ikasi duten, zailtasunak dituzte ulertzeko, hitz egiteko eta eskolako lanak egiteko. Haur Pobreziaren aurka Borrokatzeko Programaren bidez, Save the Childrenekook egunero hezkuntzako eta aisialdiko laguntza ematen diegu euskaraz, baina hizkuntza horretan emandako indargarri espezifikoari esker hobeto moldatzen dira euskaraz eta, horrenbestez, hobeto moldatzen dira ikasketetan.

Joan den ikasturtean Euskadin gutxi gorabehera 900 neska-mutikori lagundu genien. Astelehenetik ostiralera, eskolako lanak egiten lagun egiten diegu, ikaskuntzan dituzten zailtasunak atzematen ditugu, emaitza akademiko hobeak izan ditzaten zailtasun horietarako indargarriak ematen dizkiegu, eta, jakina, jolaserako duten eskubidea bermatzen dugu. Horregatik, euskarako indargarria funtsezkoa da hobeto molda daitezen hizkuntza honetan, baina baita gainerako ikasgaietan eta aisialdiko aukeretan ere.

Euskararen Nazioarteko Egunak, besteak beste, euskal hizkuntza eusko gizartearen ondarea dela ospatzen du; eta, euskara bezala, haurrak gizarte osoaren ondare dira, eta babestu behar ditugu. Haurren etorkizuna gure esku dago. Save the Childrenekook haien alde eta haien hezkuntza arloko arrakastaren egiten dugu, gainerakoen aukera berdinak izan ditzaten eta nahi dutena lortu dezaten. Euskarari esker, lortzetik pauso bat hurbilago daude.

 

(CAST.)

Dan las seis en el reloj y la puerta se abre: Arratsalde on! Una sonrisa se asoma por la entrada y seis pares de ojos se voltean para devolvérsela. ¡Comienza la clase de euskera! Durante 60 minutos, el aula se llena de risas, juego, diversión y, por supuesto, entusiasmo por el euskera. La lengua vasca se vive, se siente, se comparte. En definitiva, el euskera se disfruta.

Desde hace un mes, 48 niños y niñas participantes en el programa de Lucha contra la Pobreza Infantil de Save the Children en Bilbao y Vitoria-Gasteiz reciben clases de euskera gracias al apoyo de Mondragon Lingua y Laboral Kutxa. Por eso, el Día Internacional del Euskera (3 de diciembre) es importante para ellos. Celebran que gracias a este acuerdo se les facilita comunicarse con fluidez en una lengua que viven cada día.

Más de un 90% de los niños y niñas con quienes trabaja Save the Children o sus familias son de origen migrante. Su primer contacto con el euskera es reciente o, a pesar de estudiarlo en el colegio, tienen limitaciones para entenderlo, expresarse y hacer las tareas escolares. A través del programa de Lucha contra la Pobreza Infantil, en Save the Children les prestamos cada día apoyo educativo y de ocio en euskera, pero el refuerzo específico en esta lengua les permite mejorar en su dominio y, por lo tanto, en sus estudios.

El curso pasado atendimos en Euskadi a alrededor de 900 niños y niñas. De lunes a viernes, les acompañamos en la realización de las tareas escolares, detectamos dificultades de aprendizaje, les ayudamos a reforzarlas para mejorar sus resultados académicos y, por supuesto, garantizamos su derecho al juego. De ahí que el refuerzo en euskera sea fundamental para que mejoren en el dominio de la lengua, pero también en el resto de asignaturas y en la ampliación de sus posibilidades de ocio.

El Día Internacional del Euskera celebra, entre otras cosas, que es patrimonio de la sociedad vasca, e igual que el euskera, la infancia es patrimonio de toda la sociedad y debemos protegerla. El futuro de los niños y niñas está en nuestras manos. Desde Save the Children apostamos por ellos y por su éxito educativo para que tengan las mismas oportunidades que el resto y consigan lo que se propongan. Gracias al euskera, están un paso más cerca de lograrlo.